|
EROSKI, Bilbondo taldeak sustatuta,
publikoaren aurrean 1990eko azaroan inauguratu zen Hipermerkatuko
formatu klasiko batean merkataritza galeriarekin. Urteen poderioz,
1993 eta 2002 urteen bitartean garatutako aplikazioetan zineko
8 areto hartu ditu jarduera desberdinetan espezializatutako hainbat
medianarekin. Horrela, Bizkaiko lehen Merkataritza Parkea
bilakatu da.
Bilbondok eskualdeko aisialdiko
eta merkataritzako eskaintza garrantzitsuena hartzen du barne,
30.000 m2 inguruko merkataritza azalerarekin eta 2.300 plazako
doaneko aparkaleku handia eta erosoarekin. 10.000 m2ko lorategiek
inguratzen dute, hainbat motako florarekin, besteak beste: haginak,
haritzak, arteak olibondoak....
Horretaz gain, Bilbondotik erosketa jolas
bilakatu nahi dugu, izan ere, urte osoan, Marketing Plan
osatu bat erabiltzen dugu. Bertan, sustapen interesgarriak
eta erakargarriak aurki daitezke, eta horiei esker, gure
bezeroek sari ugari lortzen dituzte, eta gazteenek horiei zuzenduriko
animazioekin goza dezakete.
Bilbondo solidarioa
Bilbondo Merkataritza Parkeak urte osoan, hainbat
ongintzazko erakunderekin kolaboratzen du; gutxietsiak
laguntzeko kanpainetan hartzen du parte eta kultura, kirola, etab.
sustatzea helburu duen inguruko elkarteekin kolaboratzen du.
Bilbondo ingurumenarekin solidarioa
da. Hura zaintzeko neurri berriak hartzen ditu, besteak beste,
Parkean instalatutako Gune Berdeko hondakinen birziklapena edo
energiaren arrazoizko kontsumoa..
Zerbitzuak
Bilbondo, horretaz gain, Merkataritza Parke handi
baten zerbitzu guztiak eskaintzen ditu: segurtasun
zerbitzua, doaneko aparkalekua, klimatizazioa, komunak fardelak
aldatzeko gunearekin, minusbaliatuentzat egokitutako komunak,
postontzia, minusbaliatuentzat egokitutako erosketa gurdiak, motoen
aparkalekua, elbarrituentzako aparkaleku itxiak, birziklapen guneak...
|